Logo minube.

Gipuzkoan aztarna bidaiaria positibo bihurtzen lagundu

Talde bat osatu edo banaka parte hartu

II Hackathon Gipuzkoa Turismoa 15.000 € baino gehiago sarietan

Gipuzkoa Turismoak #HackeaMiHuella ospatuko du, ekintzailetzarako eta ikaskuntzarako aukera paregabeak dituen lehiaketa teknologikoa, turismoaren benetako erronka onartzen duten parte-hartzaileentzat. Soluzio berritzaile eta iraunkorrenak ospe handiz sarituak izango dira!

  • 1º saria: 1.500€
  • 2º saria: 1.000€
  • 3º saria: 500€
  • Sari gehiago erronka espezifikoei irtenbidea ematen dieten proiektuentzat.

StartUp Sari Nagusia

12.000 €-ko balioa duen prestakuntza-programa, BerriUp ideia-azeleragailuarekin. Lau hilabeteko programaren ondoren, hazkunde-plana positiboki baloratzen bada, inbertitzaileak erakartzeko programaren barruan hautatuko da.

Zer da #HackeaMiHuella?

Hackathon honen helburua ez da masa-turismo bat erakartzea. Alderantziz. Gure kultura deskubritu, errespetatu eta murgiltzeko asmoa duten bidaiariak erakartzeko ideiak bilatzen ditugu. Gipuzkoan bidaiariak gure hiriak, mendiak eta kostaldeak zaintzeko duen interesa eta erantzukizuna sustatuko duten ideiak.

Diziplina anitzeko talde bateko kide izan zaitez eta sortu ezazu datu, diseinu eta negozio proiektu bat, aztarna bidaiariaz jabetzen eta positiboki bihurtzen laguntzeko.

Zein profil zara?

Osatu zure konfiantzazko taldea bilatzen ari garan profilekin. Edo bakarrik eman izena eta zuretzako ekipo aproposa aurkituko dugu. Zalantzarik baduzu, lasai galdetuiguzu guri. Ordenagailua eta zure sormenaren bateria kargatuta ekarri besterik ez duzu egin behar, eta adrenalinaz gu arduratuko gara.

Developer

Ordenagailua nire besoen luzapena da. Bilatzen ari zareten profil izarra naiz!

Designer

Modu paregabe eta sortzailean mintzatzen zara. Zu zara ideiak islatzen dituena, hackathon honetan behar zaitugu!

Expert

Bidaien eta negozioen sektoreak liluratu egiten zaitu, eta zure ideiek milioiak balioko dituzte egunen batean. Talde bateko liderra zara!

5 arrazoi zu konbentzitzeko eta Hackathon honetan parte hartzeko

 

1

Zure proiektua merkaturatu dezakezu

Prestakuntza eta mentoring aukera paregabea, 12.000 €-tan baloratua, “Startup proiektua”; sariari esker.

2

Konektatu zure gustu berdinak dituen jendearekin

Asteburu bat zure kezka berak dituzten pertsona eta profesionalekin. Ikaskuntza, dibertsioa eta kontaktu berriak.

3

Benetako erronka bat ebatzi

Probatu zure ezagutzak Gipuzkoako turismoaren sektoreko benetako irtenbideak emanez.

4

Izugarrizko taldeetan lan egin

Batasunak indarra egiten du. Diziplina anitzeko talde batean zure onena ateratzen duzu eta besteen trebetasunak eskuratzen dituzu.

5

Bultzatu zure etorkizuna

Turismo iraunkorrari buruzko datuen proiektu bideragarri bat zerotik garatzea ez da erronka erraza. Baina lortzen baduzu, denen begietan egongo zara. Erronka onartzen duzu?

Non?

Gipuzkoako parke zientifiko eta teknologikoan

Babeslea

Laguntzaileak